BILDUMA HIZTEGIA

genre stéréotype (fr)

Generoa eta sexua



Emakumeen eta gizonen ustezko ezaugarri eta atributuen multzoa, haien portaera bereiziak azaltzeko erabiltzen dena; besteak beste, gizarteak genero bakoitzari esleitutako rolen arabera batzuek eta besteek izan beharreko jokamoldea, bizitzaren esparru guztietan bete beharreko zeregina eta emakumeek eta gizonek elkarrekin izan beharreko harremanak.



Kultura bakoitzak bere genero-estereotipoak dauzka, kultura horri dagokion gizartean nagusi diren genero-rolen araberakoak; halere, hainbat ikerketaren arabera, badira kultura guztietako genero-estereotipoetan errepikatzen diren ezaugarriak.

Genero-estereotipoak sozializazioaren bidez ikasi eta barneratzen dira, eta pertsonen jarrera eta jokabideetan eragiten dute; horregatik, marketinean, publizitatean eta komunikabideetan erabiltzen dira, besteak beste.

Hiztegi-unitateak